CASTELLANO

 

Tofuari “soja-gazta” ere esaten zaio, antzekotasunagatik eta testuragatik. Produktu erabilietakoena da haragiaren ordezko moduan, eta, horren ondorioz, ezinbestekotzat jotzen da dieta begetarianoan eta beganoan. Gaur egun, funtsezko elikagaia da janari osasungarriaren aldekoentzat.

Tofua Txinakoa da jatorriz, ezinbestekoa da ekialdeko sukaldaritzan eta gaur egungo izena XV. mendekoa da. XX. mendeko 60ko hamarkadan, mendebaldera iritsi zen, janari osasungarriaren inguruko interes handiaren ondorioz.

Zer da tofua?

Tofua egiteko, “soja-esnea” gatzatu eta prentsatu egiten da, eta, horrela, zati likidoa eta solidoa banatzen dira, gazta prestatzen denean bezala. Gaztaren antzeko testura dauka, bere kolorea krema-zuria da eta kubotan aurkezten da.

Nola kontserbatu eta prestatu

Blokeetan edo banakako paketeetan dago salgai. Irekitakoan, hozkailuan gorde behar dira. Urez garbitu eta estali behar dira, hozkailuan gorde baino lehen. Horrela, ura sarritan aldatuz gero, badago astebetez ere gordetzerik. Era berean, bost hilabetera arte ere izoztu daiteke.

Tofuak erabilera ugari ditu sukaldaritzan. Garrantzitsuena ongailuak dira. Irmotasun desberdinak eta zapore neutroa dituenez, era guztietako janariekin eta zaporeekin bateratu daiteke. Tofu irmoa labean egin, frijitu edo erre egiten da, eta leunena azkenburuetarako zein entsaladetarako erabili daiteke.

Onura elikagarriak

Proteina ugari eta kaloria gutxi ditu. Besteak beste, honako mineral hauek ere baditu: burdina, kaltzioa, manganesoa, selenioa, fosforoa, kobrea eta zinka; baita B1 bitamina ere. Oso gomendagarria da kolesterola murrizteko.

Horrez gain, oso lagungarria ere izan daiteke “hain osasungarriak ez diren” beste plater batzuen kontsumoa murrizteko.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020.Lege-Oharra

 

(Visited 46 times, 1 visits today)