CASTELLANO

 
Urtero bezala, Aste Santuak antzinako tradizioak eta ohiturak ekarri ditu gurera. Euskadin, amabitxiak bere besoetakoari Garizuma osoan, baina, batez ere, Pazko Igandean egiten dion opari berezia da aztura eder eta errotuenetakoa. Opari hori ogia da.
 
Maitasun osoz, amabitxiak urterik urte egiten dio oparia besoetakoari, harik eta ezkontzen den arte, orduantxe hasten omen delako haren independentzia.
 
Ogi horrek forma triangeluarra du, orearekin batera labean egindako arrautza bat edo batzuk daramatza erdian eta zenbait izen hartzen ditu lekuaren arabera; esate baterako, mokotza (Durangaldea, Arratia), morrokota, karapaixoa (Debagoiena), garipaua (Elgeta)… Era berean, zenbait aldagai ere badaude, arrautza bakar bat eraman dezakeelako edo hiruraino eta txorizoa ere jarri daitekeelako ogiaren erdian.
 
Aditu batzuen esanetan, ohitura hori erromanizazioaren aurretikoa da. Ohitura horren bidez, ongietorria ematen zioten arrautzak adierazgarri zituen udaberriari, “bizitza berriari”. Kristautasunaren eraginez, Garizumara mugitu zen ohitura.

 

© Zainduzaitez, Bilbao 2022. Lege-oharra

(Visited 190 times, 1 visits today)