CASTELLANO

1950. urteaz geroztik, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) apirilaren 7an egiten du Osasunaren Munduko Eguna, prebentzioa areagotzeko, atentzioa hobetzeko eta zaintza indartzeko.
Aurtengo leloa diabetea izango da. Izan ere, azken urteotan nabarmen gehitu denez, oso kezkatuta daude mundu zabalean. Honako hauexek izango dira helburuak:

  • Biztanleak diabetearen gehikuntzaren eta haren ondorio ikaragarrien inguruan kontzientziatzea, baina, batez ere, diru-sarrera urriak eta ertainak dituzten herrialdeetan.
  • Prebentziorako, diagnostikorako eta tratamendurako jarduera eskuragarri bezain eraginkorrak sustatzea. Badago diabetearen arriskua murrizterik, eta, 2. motakoaren kasuan, badago haren agerpena atzeratzerik. Horretarako, funtsezkoa da aldian aldiko ariketa fisikoa eta dieta osasungarria egitea.
  • Diabetea tratatu eta prebenitu egin daitekeela igortzea. Horretarako, gaixotasunaren kontrol pertsonalaren eta haren ondorioz sortutako arazoen inguruan hezi beharra dago. Erronka hori osasun-sistematik bertatik harago doa, eta zenbait sektorek lan egin behar dute bertan: gobernuak, irakasleak, gobernuz kanpoko erakundeak, elikagaigintza, komunikabideak eta, batez ere, gu geu.
  • Gaixotasunaren gehikuntza azkarrari eta haren ondorioei buruzko munduko lehenengo txostena aurkeztea, prebentzio eta atentzio hobeak ziurtatzen dituzten osasun-sistema sendoen ezarpena defendatzeko.

«Diabetea gaixotasun kronikoa da, eta pankreak nahikoa intsulina sortzen ez duenean agertzen da edo gorputzak bertan sortutako intsulina eraginkortasunez erabiltzerik ez duenean.»

Diabetea gaixotasun kronikoa da, eta pankreak nahikoa intsulina sortzen ez duenean agertzen da edo gorputzak bertan sortutako intsulina eraginkortasunez erabiltzerik ez duenean. Intsulina odoleko azukrea erregulatzen duen hormona da, eta behar besteko energia ematen digu bizitzeko. Energia bihurtzeko asmoz zeluletara iristerik ez badauka, azukrea odolean metatzen da harik eta maila kaltegarrietara heldu arte.
Bi diabete-mota nagusi daude. Oro har, 1. motako diabetea dutenek intsulinarik sortzen ez dutenez, intsulina-txertoak jarri behar dituzte bizirauteko. 2. motako diabetea dutenek (kasuen %90, gutxi gorabehera), ordea, euren intsulina sortzen badute ere, ez da nahikoa, edo ez dute behar bezala erabiltzerik. Oro har, lodiegi daude, eta egonekoak dira. Bi inguruabar horien ondorioz, beraz, intsulina-premia handiagoa dute.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago. © Zainduzaitez, Bilbao 2016. Lege-Oharra

(Visited 41 times, 1 visits today)