CASTELLANO

 

Fruta klimaterikoak bildutakoan heltzen jarraitu dezaketenak dira. Heltzeko prozesuaren parte moduan, fruta horiek etileno gehiago sortzen dute, gas moduan askatzen duten hormona naturala, alegia. Etilenoak fruta klimaterikoaren heldutasuna azkartzen du, helduta dagoen beste batetik hurbil jartzen badugu.

– Fruta klimaterikoak: sagarra, banana, madaria, arana, abrikota, meloia, aguakatea, pikua, kiwia, tomatea, txirimoia, angurria, mertxika, kakia…

Fruta ez-klimaterikoak, ordea, jateko prest daudenean bildu behar dira, heldu gabe biltzen badira bigun baino ez direlako jarriko eta heldu baino lehen ustelduko direlako. Erosterakoan, itxura onenekoak hartu eta azkar jan beharko ditugu.

– Fruta ez-klimaterikoak: laranja, mugurdia, gerezia, marrubia, mahatsa, limoia, piperra, anana, pepinoa, ahabia, arabisagarra, kuia…

Garrantzitsua da fruta landarean bertan heltzea, elikagarri guztiak eta zapore ona eduki ditzan. Hartara, denda askotan ikusten ditugu seguruenik berdeegi zeudenean bildu zituzten fruta helduak. Hori horrela gertatzen da, bildu baino lehen garraiatzeko, biltegiratzeko eta banatzeko denbora kalkulatzen delako. Hori dela eta, hobe da freskoagoak eta osasungarriagoak diren tokiko produktuak jatea.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020.Lege-Oharra

(Visited 179 times, 1 visits today)