Porruak
Porruaren denboraldia udazkenaren hasieran hasi eta udaberrian amaitzen da. Dena dela, badago urte osoan azokan bertan aurkitzerik.
Bere osagai nagusia ura dela eta karbohidrato gutxi dituela kontuan hartuta, kaloria urriko elikagaia da porrua. Horrez gain, zuntz ugari ere badu, baita zenbait bitamina eta mineral ere.
Bestetik, funtsezko olio, sulfuratu lurrunkor bezain min eta bitamina ugari ere baditu porruak, eta bitamina horiek atal berdeenean daude, batez ere.
Porruak osagai dituen mineralei dagokienez, potasioa, magnesioa, kaltzioa eta burdina dituela nabarmendu beharra dago.
© Zainduzaitez 2014
(Visited 650 times, 1 visits today)