Nutrizioa zientzia berri samarra da, nabarmen aurreratu da azken urteotan eta, oraindik ere, bide horretatik jarraitzen du, elikadurarekin lotutako mekanismo ezezagunak daudelako oraindik.
Kontsumitzaileok zenbait komunikabidetako informazio ugari jasotzen dugu, eta, batzuetan, kontrajarria da. Hori dela eta, oro har, biztanleek ez dituzte gai horiek behar bezala ezagutzen.
“Herri-jakituriak” aholkuak eta premisak utzi dizkigu. Batzuetan, egiazkoak diren arren, askotan errealitatetik urrun-urrun daudela adierazi beharra dago.
Nutrizioaren eta dietetikaren arloko oinarrizko ideiak edukiz gero, elikadurako topiko horiei aurre egin ahal izango diegu.
Patatek loditu egiten gaituzte
Patata barazki-jatorriko elikagaia da. Osasungarria bezain gozagarria da, eta aukera ugari eskaintzen ditu sukaldaritzan, era askotara prestatu daiteke-eta.
Nutrizioaren aldetik, honako hauxe lortzen dugu patataren bidez: karbohidrato konplexuak (almidoia), bitaminak, potasioa eta proteinen zein bitaminen kopuru txikiak.
Herri-sinesmenak sinesmen, ez dauka kaloria askorik, egosita, erreta edo lurrunetan eginda janez gero (80 Kcal 100 g-ko). Frijituta janez gero, ordea, kalorien ekarpen hori hirukoitza izan daiteke, baita 100 g-ko 500 Kcal-koa ere, “txipak” badira.
Patata elikadura osasungarriaren piramidearen oinarrian kokatuta dagoenez, ohikotasunez jatea gomendatzen da, barazkiekin batera, entsaladetan, pure eginda, lekaleekin… Dena dela, beti-beti oso kontuan hartu beharko dugu nola prestatzen dugun (egosita, lurrunetan, labean, papillotean…).
Laura González
Gastronomía Baskako dietista

(Visited 46 times, 1 visits today)