CASTELLANO

 

Udazkenaren hasieran, patata zaharra edo berantiarra biltzen hasten da, bere heldutasun-ziklo osora iritsi osteko hamabi hilabetera arte. Tradizioaren arabera, uzta horren bidez, negu osoan eusten zioten, harik eta udaberrian hurrengoa bildu arte.

Patata horiek beste aste batzuetan uzten ziren lurperatuta, azala gogortzeko eta, horrela, luzaroago irauteko. Izan ere, beranduen zaharmintzen direnak dira.

Patata berriek baino tamaina handiagoa dute, eta euren azala iluna, lodia eta zimurtu samarra da. Euren haragia gogorra eta horixka da, eta zapore biziagoa du.

Gaur egun, aurreko urtean bildutako patatak ere saltzen dira, hilabeteetan hoztuta egon ondoren.

Sukaldaritzan, oso gomendagarria da erregosietan, pureetan eta kremetan erabiltzea, almidoi gehiago dutelako eta hobeto desegiten delako…

Patata berantiarrak almidoi ugari du. Potasioa zein sodioa ditu, baita patata berriak baino fruktosa gutxiago ere.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020.Lege-Oharra

(Visited 86 times, 1 visits today)