CASTELLANO

 

Udaberrian, patata berriak edo goiztiarrak heltzen dira merkatuetara. Urre-koloreko azal leuna eta ezaugarri elikagarri zein gastronomikoak dituzte ezaugarri bereizgarri. Martxotik ekainera biltzen dira, erabat heldu baino lehen.

Patata berantiarraren aldean, berria tamaina txikiagokoa da, trinkoagoa. Era berean, ur gehiago daukanez, almidoi gutxiago du, eta, horren ondorioz, bere kontserbazio-epea laburragoa da. Batzuetan, patata berriaren azala hain fina denez, igurtzi besterik ez dago kentzeko. Bestetik, bere haragia berantiarrarena baino urtsuagoa da, eta kolore zuria edo horixka du.

Aukera handiak eskaintzen ditu prestatzeko orduan, eta oso gomendagarria da frijitzeko eta egosteko: tortillan, gainerreta, beteta, erregosita, entsaladetan, hornigai moduan… Oso eskuragarria da, bere zaporea gozo samarra da eta ondo balioetsita dago bere ontasun elikagarriengatik. Horrez gain, errazago digeritzen da, nola prestatu den kontuan hartuta. Hobe da leku ilun eta egurastuetan gordetzea.

Patata zaharrak baino kaloria gutxiago ditu, baita sodio eta potasio gutxiago ere. C bitamina ugari du, prestatzean galtzen bada ere, baita B6 bitamina eta azido folikoa ere.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020.Lege-Oharra

(Visited 30 times, 1 visits today)