CASTELLANO

 

Porrua Euskadiko sukaldaritzako tradizioaren osagaia da. Neguko, hilabete hotzetako produktu bereizgarria da. Ezinbestekoa da saldetan eta zopetan, erraz konbinatzen da beste barazki batzuekin eta zapore bizia bezain berezia eskaintzen du.

Ekialde Hurbiletik dator, eta sukaldaritzan nahiz sendagarri moduan erabiltzen zen. Erdi Aroan, Europan hedatu zen, eta, laster, biziraupenerako laborantza bihurtu zen.

30-50 cm-ko altuera du, eta zilindrikoa da. Agerian geratzen den atala berde horixka da; eta, lurpean dagoena, zuria. Erresistentzia handikoa da hotzaren aurrean; eta txikiagokoa, beroaren aurrean. Hori dela eta, klima leun eta hezeetan ematen da, Espainiako herrialdean, esaterako. Uztail-abuztuan landatu eta urtarrilean biltzen da.

Bildutakoan, 7-15 egun dirau leku freskoan.

Euskadin, tradizionala da porrusalda. Bere osagai nagusiak porrua eta patatak dira, eta bakailaoa edo txerri-saiheskiak ere erantsi ahal zaizkio. Horrez gain, honelaxe ere jan daiteke: gordinik, entsaladetan, prestatuta, labean eginda, gainerreta, plantxan…

Oso barazki osasungarria da, eta hainbat onura elikagarri ditu. Balio energetiko handia, ur asko, zuntz asko, proteina gutxi eta karbohidratoen kopuru moderatua ditu. Porruak dituen mineralen artean, honako hauexek nabarmentzen dira: potasioa, kaltzioa, fosforoa eta magnesioa. Bitaminen artean, C garrantzitsuena da; eta, ondoren, E zein B taldekoak. Diuretikoa da, eta zirkulazioa hobetzen du.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020. Lege-Oharra

(Visited 191 times, 1 visits today)