[button url=’http://zainduzaitez.com/guindillas-de-ibarra-piperrak-o-piperras/’ icon=’entypo-doc-text-inv’]CASTELLANO[/button]
 
Ospe handiko produktua da bere zaporeagatik eta ahosabaiko leuntasunagatik. Gehienbat, Gipuzkoako Ibarra ingurutik datoz, eta “Ibarrako otarrainxkak” ere esaten diete. Piperraren tokiko barietatekoak dira, eta ondo baino hobeto egokitu da leku horretara. Luzangak dira, 5-12 cm-ko luzera dute eta berde horixkak dira.
Jatorri Deitura dute, eta landaketarako inguru horretako baldintza geografiko zein klimatikoak oso zehatzak dira, hau da, altitude txikia (450 m), tenperatura leunak eta ohiko euriak. Arreta handiz biltzen dira uztailetik urrira edo azaroaren hasierara arte. Heldutasun puntu egokienean daudenean ontziratzen dira tamainaren arabera, eta ozpinez estaltzen dira.
Haragi biguneko, azal fineko eta minik gabeko piparra denez, oso egokia da aperitibo edo lagungarri moduan jateko, baina, batez ere, lekaleak jaten direnean. Sarrera moduan ere zerbitzatzen dira gatzez eta oliba-olioz; aperitibo moduan, “gildetan”, zotzean txertatutako olibarekin zein antxoarekin; baita oliba-oliotan puntuan frijituta ere.
 
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2017. Lege-Oharra

(Visited 544 times, 1 visits today)