CASTELLANO

Eguraldi ona iristen denean, hezurdun, kolore deigarridun eta zapore gozodun fruta freskagarriez gozatzen hasten gara. Abrikota haietako bat da, bere usaina oso atsegina da eta zapore aparta dauka.
Tamaina txikiko fruta da, 5-9 zentimetrokoa, forma biribildua du, bere kolorea laranja edo horixka da, zain gorriak ditu eta bera azala belusatua da. Ereintzarako klima onena duten eremuak Mediterraneoko erriberak dira: Murtzia, Valentzia, Albacete eta Zaragoza ere bai.
Asiako eremu hezeetako jatorrizko fruta da, eta erromatarrek Europan sartu zuten Armenian zehar.
Oso fina denez, kontu handiz ibili behar da kolpeekin. Bere sasoiak udako hilabeteetan dirau. Helduta dagoenean biltzen da, zapore eta usain guztia eduki dezan. Sasoitik kanpo, fruta lehortu moduan dago salgai. 2-3 egunez hozkailuan kontserbatzen den arren, laster jan behar da, irmotasunik eta zaporerik galdu ez dezan. Oso gomendagarria da garbitzea.
Batez ere, fresko jaten da, baina gozogintzan eta marmeladetan ere erabiltzen da askotan (tartak, izozkiak, azkenburukoak, orejoiak…).
Osasunerako onurak
Ur asko dauka, A eta C bitamina asko duen fruta da eta kaloria gutxi ditu, baita mineral asko ere: potasioa, fosforoa eta kaltzioa. Zuntz ugari duenez, heste-igarobidea hobetzen du, eta diuretikoa ere bada.
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra

(Visited 668 times, 1 visits today)