CASTELLANO

 

Izotz-edaria udako hilabeteetan gehien kontsumitzen diren edarietakoa da. Edari izoztua da, oraindik kristalizatuta dagoenean zerbitzatzen da eta, bertan, izotz zatitua edo arraspatua nahasten da zenbait zaporetako ziroparekin edo jarabearekin.

Izotz-edaria Antzinarotik dago, eta, orduan, izotz txikitua eta fruta-zukuak nahasten ziren bertan.

Bere osagai nagusia ura da, bere osaketaren %85-%90, alegia. Hori dela eta, eduki kaloriko txikia du, eta, aldi berean, hidratatu egiten gaitu. Izozkien aldean, ez du koiperik, baina, azukre-kopuru handia daramanez, hobe da lantzean behin jatea.

Fruten izotz-edariak oso aukera osasungarria dira, aukeraketa freskagarri bezain elikagarria, alegia. Zukuen ordez, fruta baten edo batzuen zatiak daramatzate, eta almibarra erantsi ahal zaie, loditasun egokia izan dezaten. Izozkailuan sartu eta, azkenik, birrindu egiten dira. Etxeko izotz-edariek osagaien kalitatea eta kopurua ziurtatzen dizkigute.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020.Lege-Oharra

(Visited 89 times, 1 visits today)