CASTELLANO

 

Gorbeiako eskualdeko geografia malkartsuan dagoen flora ugaria denez, tradizioari begira inguru hau oso leku egokia izan da erlezaintza garatzeko. Lore-aberastasun horri esker, zenbait kolore eta usainetako ezti-barietateak daude, eta haien zaporean antzematen da lore-jatorria. Esate baterako, ezagunenetako bat Gorbeiako txilar-eztia da.

Eztia eskualdeko baserrietan ekoitzitako produktu nagusietakoa da. Kalitate handikoa da, eta artisauen erara egiten da. Oro har, artisautzako eta nekazaritzako azoketan saltzen da.

Eztia oso elikagai osasungarria da, eta giza organismorako funtsezkoak diren elementu mineralak ditu. Horrez gain, C bitamina eta B taldeko batzuk ere baditu kopuru txikietan. Oso gomendagarria da findutako azukreak ordezkatzeko.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020. Lege-Oharra

(Visited 222 times, 1 visits today)