CASTELLANO

 

Gilda Euskadiko pintxo adierazgarria da. Bakun-bakuna da, zotz batean txertatutako eta oliba-olio estraz bustitako hiru osagai baino ez ditu-eta (olibak, antxoak eta piparra).

Urteko edozein garaitan dastatu dezakegu pintxo hau. Bere jatorria “Bar Casa Vallés” lokal donostiarrean omen dago, eta ”Gilda” filmeko protagonista ospetsuarekin zeukan zerikusia: “berdea, gazia eta min samarra”. Pintxo zaporetsua da, erraz prestatzen da eta usainak nahiz zaporeak nahasten ditu.

Garrantzitsua da osagaiak ondo aukeratzea: oso handia ez den eta ondo xukatuta dagoen ozpinetako piparra, hezurrik gabeko “Manzanilla” motako oliba (jatorriz hezurra zeramaten arren) eta hezurrik gabeko antxoa gazitua, ondo xukatuta ere bai. Azkenik, baina oso garrantzitsua ere bai, oliba-olio estra ona.

Pintxo honek badu aldagairik: olibaren ordez galeper-arrautza egosia jartzea, baratxuri txikituz ontzea. Era berean, badago ozpinetako luzokerra, piper gorria, tipuleta, hegaluzea… ere eransterik.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020.Lege-Oharra

(Visited 78 times, 1 visits today)