CASTELLANO

Oso arrunta da patea eta foie-grasa nahastea. Euren osagaiak antzekoak badira ere, osaketa eta ekoizpen-prozesua desberdinak dira.
Foie-grasak “gibel koipetsua” esan nahi du frantsesez, eta antzararen edo ahatearen gibelaz baino ez da egiten. Bi asteko gehieneko epealdian lar elikatzeagatik hipertrofiatuta dagoen gibela da.
Oso testura atsegina dauka, oso gantzatsua da eta gustu suabea du erabilitako lehengaien kalitate handiagatik eta prestatzeko erabilitako egosketa motelagatik. Freskotan, loditasun trinko bezain distiratsua eta arrosa-kolorea eduki behar ditu.
Ahatearen foie-grasa ezagunena da, eta zenbait eratara dastatu daiteke: zartaginean, barran, tarrinan edo kontserban. Foie-grasa gutizia gastronomikoa da, eta, jan baino lehen, hobe da hozkailutik hamar minutu lehenago ateratzea. Ogitxo txigortuekin, txigorkiekin edo fruta, mahaspasa edo pikuzko ogiekin jaten da aperitiboetan, zizka-mizketan eta kanapeetan.
Patearen osagaiak, ongailuak eta gehigarriak foie-grasarenak ez bezalakoak dira. Gibela osagaietako bat den arren, beti ez da ugariena, beste animalia batzuen haragiarekin (txerrikia, batez ere), irinekin, esnearekin, espeziekin… ere nahasten delako helburu den loditasuna lortu ahal izateko.
Patea esaten badiote ere, “orea” edo “gibel-patea” izango litzateke izen zuzena, eta jatorri duen animaliaren izena jarri beharko litzateke aurrean (arruntenak txerriaren edo ahatearen gibelaz egindakoak dira). Foie-grasa baino gehiago kontsumitzen da merkeagoa delako.
Nutrizioari begira
Biak oso elikagai kalorikoak diren arren, foie-grasa oso-oso koipetsua denez, pateak baino bi aldiz kaloria eta burdina gehiago dauka. Biek gantz ase, kolesterol eta sodio ugari dituzte. Hori dela eta, oso gomendagarria da neurriz jatea.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra

(Visited 72 times, 1 visits today)