CASTELLANO

 
Bere izen zientifikoa Beta vulgaris den arren, ezin gara inolaz ere erratu: erremolatxa ortuari aparta da, baita dieta mediterraneoko funtsezko osagaia ere, Italian eta Afrikako iparraldean duelako jatorria.

 

Erremolatxa oso onuragarria da gorputzerako. Fosforoa, magnesioa, sodioa eta beste mineral batzuk ditu, baita bitamina ugari ere. Betidanik ortuari honi egotzi zaizkion ezaugarri onuragarriak justifikatuta dagoz. Izan ere, eraginkorra da anemiaren tratamenduan, globulu gorrien sorrera suspertzen duelako.

 

Honako hauxe du ugari:

Burdina. 100 gramo erremolatxatan, 0,8 mg burdina daude. Gainera, C bitamina duenez eta azido foliko zein B9 bitamina ugari dituenez, burdinaren xurgapena hobetzen du, eta oso kontuan hartu beharreko elikagaia da burdina-defizita dutenentzat, betiere, kontu handiz, burdina ugaridun beste elikagai batzuekin ez nahasteko, elkarri mineralik ez kentzeko eta, horren ondorioz, kontrako eragina ez sortzeko.

 

Azido folikoa, B9 bitamina. Onuragarria da azazkalak, larruazala eta ilea behar bezala zaintzeko, osasuntsu eta indartsu egon daitezen.

 

Antioxidatzailea, potasioa, zuntza. Kolesterola murrizten eta idorreriari aurre egiten laguntzen dute. Oso elikagai digestiboa eta onuragarria da hesteetako florarako.

 

Hidratoak. Oso aliatu energetiko handia da eliteko kirolarientzat. Hodi-zabaltzaile handia ere bada, odol-fluxua areagotzen duelako muskuluetan eta, horren ondorioz, oxigenoa bultzatzen duelako muskuluetan bertan.

 

Sukaldaritzan, egosita, entsaladan, txikituta edo arraspatuta jaten da. Era berean, bere hostoak jangarriak eta oso preziatuak dira. Hobe da ondo dauden eta tamaina homogeneoa duten sortak erostea, errazago egosteko.

 

Gazpatxoak, falafela, carpaccioa, muffinak prestatzeko erabiltzen da. Horrez gain, hornigai ahaltsua da, plantxan egiten bada. Borscha nazioartean oso hedatuta dagoen zopa da, eta, Ukrainian, erremolatxa erabiltzen da zopa hori prestatzeko.

 

Gehienbat, Cadizen ekoizten dira, %66,53, hain zuzen ere (2015eko datuak).
 

© Zainduzaitez, Bilbao 2021. Lege-oharra

(Visited 108 times, 1 visits today)