CASTELLANO

 

Covid-19aren ondorioz sortutako osasun-krisia dela eta, azken hilabeteotan denbora gehiago ematen dugu etxean. Etxean eroso egoteko premia gero eta handiagoa da, eta, kafezaleentzat, ostalaritza itxi dutenez edo ordutegiak edo jende-kopuruak murriztu dituztenez, zaila da kafegailu profesionaleko kafe onarekin eguneroko hitzordu desiratua edukitzea.

Nespresso erako kafegailu ospetsuen bidez, Bialetti erako aluminiozko kafegailu tradizionalen bidez edo beste edozein prozeduraren bidez etxean kafe ona egiteko gakoa behar bezala ehotako eta kontserbatutako kalitateko produktua erabiltzea da. Supermerkatuetan, kalitateko kafeak erosi daitezke, baita denda espezializatuetan ere, eta kapsulek barietatez zein marketinez betetako unibertsoan murgiltzen gaituzte. Dena dela, kalitateko kapsula bateragarriak ere erosi daitezke supermerkatuetan.


Luzea, laburra, oso laburra, kafeinagabea, gogorra, suabea… Aukeraz betetako esperientzia izango balitz bezala eskaintzen da kafea»


Esnea, ordea? Esne-irabiagailuak modan jartzen ari dira, esneak ere infusio honi kalitate eta fantasia ukitua eman diezaion. Era guztietako irabiagailuak daude: eskuzkoak, sofistikatuenak, hagaxkadun irabiagailu elektriko bakunak edo piladunak edo usb bidezko kargadunak. Haiei esker, apar zoragarria egiten da, kaputxino liluragarriak sortzeko (edo irabiatuak edo esnekiak daramatzan edozein edari).

Nola egin?

Bitxia bada ere, errazagoa da aparra esne gaingabetuaz egitea esne osoaz baino, eta hori albiste ona da, geure burua zaintzen ari bagara. Horretarako, behar besteko kopurua edukiera nahikoa duen edalontzira edo ontzira bota, irabiagailua abian jarri eta itxaron besterik ez dago; edo, bestela, ponpatu besterik ez, eskuzko apargailua badarabilgu.

Ona da esne aparduna prestatuta edukitzea kafea egin baino lehen eta, gero, astiro-astiro eranstea. Kafea ona bada eta gainazalean kalitateko geruza krematsua sortu badu, aparrarekin bat egiten duenean zentzumen-esperientzia ezin gozagarriagoa eskainiko digu. Kaputxinoa aukeratzen badugu, herenen araua bete beharko dugu (heren bat kafe, beste bat esne eta beste bat apar), eta, horrez gain, kanela edo kakao-hautsa erantsi ahal izango diogu nahierara.

© Zainduzaitez, Bilbao 2021. Lege oharra

(Visited 88 times, 1 visits today)