CASTELLANO
 

Urtero, Espainiak 150 milioi inguru litro landare-olio erabili sortzen ditu, hau da, Europako kopuru osoaren %15, gutxi gorabehera. Hondakin hori elikagaien prozesaketan, jatetxeetan eta etxeetan sortzen da.

Erabilitako olioak, koipeak bezala, ez dira inoiz ere hustubidetik bota behar, kutsatzeko ahalmen handia dutelako. Urak hondatzen dituzte, lurzoruak kaltetzen dituzte eta, azkenean, nekazaritzan ere badute eraginik. Haien eraginei aurre egiteko behar diren azpiegiturak garestiak dira.

Erabilitako olioez egiten den xaboia birziklapenerako metodo tradizionala da. Gaur egun, botiletan sartutako olio erabilia bota behar da hirietan eskuragarri dauden edukiontzi zehatzetan. Erabilitako landare-olioak gune horietan botatzeko egiten dugun ekintzak hasiera ematen dio olio zaharrei bizi berria ematen dien ustiapenari. Ekonomia zirkularraren ondorioz sortutako zikloaren hasiera da.


«Erabilitako landare-olioak berrerabiltzea ekonomia zirkularraren ikuspegiaren parte da.»


Sukalderako olio erabilia instalazio espezializatuetan fintzen da, farmakologian erabiltzeko eta biomaterialak zein bioerregaiak sortzeko. Biodieselaren kasuan, hondar-olioaren bidez lortutakoak erabili gabeko landare-olioen bitartez erdietsitakoak besteko kalitatea duenez, biodieselak ingurumenean duen eragina murrizten da.

Biolubrifikatzaileak eta bioplastikoak ere sortzen dira prozesuaren ondorioz, eta automobilgintzan edo farmaziagintzan erabiltzen dira, edo elikagaietan ere ezartzen dira, osasuna hobetzeko asmoz (nutrazeutikoak esaten zaie). Era berean, beste bide batzuk ere aztertzen ari dira; esate baterako, bioplastikoen sorkuntza.

© Zainduzaitez, Bilbao 2021. Aviso Legal

(Visited 65 times, 1 visits today)