CASTELLANO

 

Arabako nekazaritza-lurraldearen %30en, garia lantzen da, eta Arabako garia da Eusko Label zigilua daramaten euskal ogiak egiteko aukeratutako zereala. Euskal Ogia izenpean, ogi horietan Eusko Jaurlaritzako Hazi erakundearen kontrol-irizpide zorrotzak ezartzen dira. Beharrezkoa denean, kontrol horiek prozesu guztietan dute eragina: garauaren jatorria, ekoizpena, kontserbazioa eta biltegiratzea, garraioa, bilgarriratzea, manipulazioa eta merkaturaketa.

Eusko Labeldun Arabako Zerealei buruzko arautegiak gari-garau biguna, gari gogorra, espelta, garagarra, oloa, zekalea eta giza kontsumorako zereal gehiago babesten dituen arren, hasiera batean garia baino ez da Euskal Ogirako erabiltzen. Giltzarri hori oso garrantzitsua da, tradizioaren arabera Arabako garia gailetak egiteko edo animaliek jateko erabiltzen zelako. Hala ere, ziurtagiriaren bidez eta Haziren babespean, labeldun ogi berria aurrerapausoa da Arabako gariaren kalitatean, garauan bertan eta ingurumenaren arloan eragina duten irizpideak kontuan hartuta, balio erantsia handiagoa da-eta.

Euskal Ogia ore amaz egiten da, hartzidura luzeko eta gehigarririk gabeko prozesuaren bidez. Aurreikusitakoaren arabera, zenbait formatutan egongo da salgai: ogi biribila, baguettea, txapata eta barra, baita osoko irinezkoa ere. Gainera, 2022. urtearen amaierarako aurreikusten denez, Arabako landaren 600 hektareari kalitate handiko erabilera hori emango zaie. Lehenengo hilabeteetan, harrera ona izan da, eta, apurka-apurka, banaketa-sarean sakonduko da, harik eta Euskadin 120 saltoki lortu arte.

Ogiak Euskal Ogia eta Eusko Label ikurren bidez identifikatzen dira. Ogi horiek salgai dituzten okindegien mapa Euskal Ogiaren webgunean dago ikusgai.

 

© Zainduzaitez, Bilbao 2021. Aviso Legal

Argazkia: www.bizkarra.com

(Visited 157 times, 1 visits today)