CASTELLANO

 
Ingurumen-hezkuntza funtsezko zutabea da gizarte jasangarria eratzeko orduan, eta, hezkuntza-erakundeena ez ezik, guztion erantzukizuna ere bada. Urtarrilaren 26a Ingurumen Hezkuntzaren Munduko Eguna da, eta aukera paregabea eskaintzen digu eskolan eta etxean edo lanean daukagun zereginari buruz hausnartzeko eta, horren arabera, gure planetarekin herritar jakitun zein arduratsu moduan jarduteko.

 

Umetatik, funtsezkoa da ingurumen-kontzientzia suspertzea neska-mutilen nahiz gazteen artean, ingurumena zeinen garrantzitsua den eta nola babestu behar den ulertu dezaten. Hori dela eta, eskolan bertan, biodibertsitateari, ekosistemei eta jasangarritasunari buruz ikasi beharra dago, baina, horrez gain, proiektu praktikoetan ere parte hartu beharra dago, birziklapenean, esaterako, jakintza horiek guztiak indartu ahal izateko.
 
Zeregin hori, ordea, ez da amaitzen eskolatik irtendakoan, heldu moduan, jarraitu beharreko ereduak izan behar garelako. Birziklatzean, ura erabiltzean eta energia kontsumitzean balio handikoak direla konturatzea eta ikuspegi ekologikodun produktuak aukeratzea umeek ikusi eta errepikatuko duten ekintza da. Horrez gain, funtsezkoa ere bada etapa eta egoera guztietan sentsibilizazio hori etengabea izatea, gure eguneroko erabakiek ere badutelako eragin adierazgarririk ingurumenean.
 

Neska-mutilak eraginkortasunez inplikatzeko, garrantzizkoa da oinarrizkotik hastea eta ingurumeneko era bateko eta besteko elementuei buruz modu dibertigarri bezain erakargarrian irakastea, jokoen nahiz jardueren bidez. Edonola ere, haientzako eredu ona ere izan beharko gara geure eguneroko ekintzetan, ikasbide horiek indartzeko eta modu jasangarrian nola bizi erakusteko.

 

Guzti-guztiok, gure adina edo lanbidea edozein dela ere, geure zeregina daukagu geure ingurunea babesteko orduan. Ingurumen-hezkuntzak prestatu egiten gaitu, erabaki informatuak hartzeko, arduraz jokatzeko eta, horrela, hurrengo belaunaldientzat etorkizun berdeagoa eta garbiagoa ziurtatzeko. Ingurumen Hezkuntzaren Munduko Eguna oroigarri egokia da, elkarrekin geure planetarentzako etorkizun berdea sortu dezagun, txarto tratatu eta agortu behar ez dugun etxe partekatu eta bakarra dela kontuan hartuta.

 

© Zainduzaitez, GB Corporación 2024. Lege-oharra
 

(Visited 5 times, 1 visits today)