CASTELLANO

 

Amerikako jatorrizko arbola den kakaoak izen bereko fruitua ematen du, eta oso-oso ezaguna den elikagai baten osagai moduan erabiltzen da: txokolatea.

Jatorriz, helburu elikagarrietarako nahiz medikoetarako erabili zen, baita txanpon moduan ere. Maiek orain dela 2.500 urte erein eta kontsumitu egiten zuten; eta, ostean, aztekek. Haien ustez, mingots samarra zen edari jainkotiarra zen, ezaugarri indartzaileak zituelako. Mendebaldean, ez zen XIX. mendera arte ezagun egin, txokolatearen industriaren eskutik. Izan ere, azukrea eta beste osagai batzuk erantsi zizkioten, atsegingarriagoa izan zedin.

Inolako zalantzarik gabe, kakaoaren erabilera nagusia txokolatea da. Hautsa eta koipea fruitutik lortzen dira, eta, hartzitutakoan eta birrindutakoan, azukre finduekin eta esnearekin nahasten dira. Erabilitako kopuruaren arabera, horren ondorioz sortutako txokolateak ezaugarri bereizgarriak izango ditu.

Onurak

Txokolateak, kakaoaren produktu nagusiak, koipe, karbohidrato eta proteina ugari ditu, baita mineralak (magnesioa, fosforoa eta potasioa, esaterako), antioxidatzaileak… ere.

Horrez gain, bihotz-hodien sistemarako ezaugarri osasungarri nabariak ditu, aldartea hobetzen duten endorfinen sorrera sustatzen du eta energia handia ematen du. Hori dela eta, batez ere, oso gomendagarria da kirola egiten dutenentzat.

Mende askotan, sendabide moduan erabili zen, nekea, larregizko argaltasuna, anemia… arintzeko.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra

 

(Visited 195 times, 1 visits today)