CASTELLANO
 

Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) arabera, gutxi gorabehera munduan giza kontsumorako ekoizten diren elikagaien herenak urtero usteldu edo alferrik galtzen dira. Gutxi gorabehera, familiek elikagaien %40 alferrik galtzen dituzte, baina, batez ere, herrialde garatuetakoek, bertan 15 kilo alferrik galtzen direlako garapen-bidean dauden herrialdeetan alferrik galdutako kilo bakoitzeko.

 

Geure etxeetan elikagaiak alferrik ez galtzeko borrokan, tresna eraginkorrenetakoa elikagaiak behar bezala biltegiratzea da. Izan ere, hori egitean, produktuen balio-bizitza luzatzen dugu, eta, horrez gain, ingurumenaren jasangarritasuna ere sustatzen dugu.

 

Hona hemen sukaldetik bertatik datu horiek hobetzen hasteko funtsezko zenbait jarraibide.

 

Frutak eta barazkiak: frutek eta barazkiek fresko iraun dezaten, etilenoa isurtzen dutenak (sagarrak eta bananak, esaterako) eta etilenorik isurtzen ez dutenak (patatak eta tipulak, adibidez) banatu behar dira. Lehenengoek bigarrenak heltzeko prozesua azkartu dezakete. Horrez gain, barazki gehienak hobeto kontserbatzen dira zure hozkailuko hezetasun handiko tiraderan; eta frutak, hezetasun txikiko ingurunean.

 

Haragiak, arrainak eta hegaztiak: produktu horiek hozkailuko gune hotzenean gorde behar dira, beheko apalategian, hain zuzen ere, kutsadura gurutzaturik gertatu ez dadin. Dena dela, hurrengo egunetan erabiltzeko asmorik ez badugu, hobe dugu izoztea. Ezinbestekoa izango da noiz izoztu ditugun adierazten duen etiketa jartzea.

 

Esnekiak: esnekiak hozkailuko gune hotzenetan gorde behar dira, atetik urrun, bertan tenperaturen gorabeherak egon daitezke-eta. Gazta argizari-paperean edo aluminio-paperean bildu behar da, arnasa hartu dezan. Esnea, ordea, bere jatorrizko bilgarrian utzi behar da.

 

Ogia: ogia lizundu ez dadin, giro-tenperaturan gorde behar da, egun batzuetan jateko asmorik ez badaukagu. Luzaroago biltegiratzeko, izozkailua lagun onena izango da. Gainera, ondo bildu beharko dugu, izozketaren ondorioz erre ez dadin.

 

Espeziak eta ale lehorrak: ontzi hermetikoetan gorde behar dira leku fresko bezain ilunean. Horrela, haien balio-bizitza luzatuko da, eta, horrez gain, zaporeari zein elikagarriei eutsiko diete.

 

Gomendio erraz bezain eraginkor horiek abian jarriz gero, alde handia egon daiteke etxean elikagai gutxiago alferrik galtzeko orduan. Horrez gain, aurrerapausoa emango dugu bizimodu jasangarri nahiz arduratsurantz, eta, era berean, elikagaietan egindako gastua ere kontrolatu ahal izango dugu hobeto.

 

© Zainduzaitez, GB Corporación 2024. Lege-oharra

(Visited 46 times, 1 visits today)