CASTELLANO

 

San Joan egunean, ekainaren 24an, San Joaneko madaria biltzeko une egokia iristen da. Fruitu txikia da, eta mami zuri kurruskari gozo-gozoa dauka. Bere azala fina eta berde-horixka da, eta kolore gorrixka hartzen du helduz doan neurrian.

Zoritxarrez, madari urtsu bezain freskagarri hau galkorra da, eta ekainaren erdialdetik uztailaren erdialdera arte bakarrik aurkituko dugu dendetan. Era berean, “madari gorrimina» ere esaten diote Ebroko Erriberan.

Ondo kontserbatzen da hozkailuan, eta azkarrago heltzen da giro-tenperaturan. Zuritu gabe jan daiteke, ondo garbituz gero.

Gordinik jateko ezin egokiagoak badira ere, osagai moduan ere erabiltzen dira gozogintzan (tartak, broxetak, irabiatuak…), entsaladetan eta hornigaian (egosita edo plantxan).

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020.Lege-Oharra

(Visited 177 times, 1 visits today)