CASTELLANO

 

Pinazi-pinuko pinazi zuriak gastronomia mediterraneoaren osagaia dira. Pinaburuen ezkatetan daude kokatuta, eta fruitu zurixka, txiki eta luzangak dira. Pinuaren fruitutik ateratzen dira zuhaitzetik erortzen direnean. Apurka-apurka irekitzen dira epealdi batean lehortzen utzi ondoren, eta pinaziak ateratzen dira. Oso-oso garestiak dira merkatuan, nekez biltzen direlako.

Antzinaroan hasi ziren kontsumitzen: Erromako legionarioen dietaren osagaia ziren, zaporeagatik eta kanpaina luzeetarako energia-iturria izatearren.

Haien testura mamitsua da, eta intxaurrarena gogora dakarkigun zapore melenga dute. Sukaldaritza mediterraneoan erabilera ugari duen osagaia dira, eta plater gozoetan (pastelak) nahiz gazietan (entsaladak, tortillak, haragiak, arrainak) erabiltzen dira. Era berean, saltsak eta ogia egiteko osagai moduan ere erabiltzen dira.

Ezaugarri elikagarriak

Fruitu osasungarria da, eta kaloria ugari ditu, baita proteina eta E zein B bitamina asko ere. Bere osaketan, mineralak ere badaude; esate baterako, potasioa, fosforoa, magnesioa eta zinka. Horrez gain, zuntz ugari ere baduenez, asetzen laguntzen duela nabarmendu beharra dago.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020.Lege-Oharra

(Visited 174 times, 1 visits today)