CASTELLANO

Ozeanoen Mundu Egunak gogorarazi egiten digu zeinen garrantzitsuak diren planetaren bizirako. Behar dugun oxigenoaren zati handi bat sortzen duten birikak dira.
Egun honen helburuen artean, munduko biztanleak haien jarduerak ozeanoetan sortutako arazoaren inguruan sentsibilizatzea eta kudeaketa jasangarria lortzeko mobilizatzea nabarmendu beharra dago.
Ozeanoak:

  • Lurreko gainazalaren %70 dira, %1 bakarrik babestuta egon arren.
  • Lurrako ur guztiaren %96 dago ozeanoetan. Gainerakoa ur geza da: ibaiak, lakuak, izotza…
  • Arnasten dugun oxigenoaren zati handiena sortzen dute: itsas organismoen multzo batek, fitoplanktonak, atmosferaren oxigenoaren erdia sortzen dute fotosintesiaren bidez.
  • Ozeanoak giza jarduerak atmosferara isuritako CO2ren %25, gutxi gorabehera, xurgatzen duenez, eragin ikaragarria dauka gas horren ondorioz sortutako negutegi-efektuaren murrizketan.
  • Ozeanoak elikagaien eta sendagaien funtsezko iturria dira, baita biosferaren funtsezko atala ere.

Aurton, plastikoen kutsadurari emango zaio lehentasuna. Material horren kontsumoa handitu egin denez, ingurumen-hondamendia gertatu da munduan: 13.000.000 tona plastiko isurtzen dira urtean, eta 100.000 itsas espezie hiltzen dira urtean. Hamarkadetan eta hamarkadetan ustiapena larregizkoa izan denez eta erabilera bakarreko plastikoen kontsumoa etengabe areagotu denez, ingurumen-hondamendia gertatu da munduan. Denok badugu keinu errazen bidez laguntzerik; esate baterako, lastorik edo plastikozko poltsarik ez kontsumitzea.
Plastikoa oso material kaltegarria da, eta hainbat hamarkada behar ditu narriatzeko. Azkenean, mikroplastiko bihurtzen dira, eta, itsas faunak kontsumitu egiten dituenez, elikakatean sartzen dira.
Guztiok bete-betean ahalegindu behar gara, arazo handi hori murrizteko eta desagerrarazteko eta, irtenbide zehatz bezain jasangarrien bidez, itsasoen apurkako narriadura ekiditeko.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra

(Visited 13 times, 1 visits today)