CASTELLANO

 

Ogia elikagaia da berez, baita eguneroko janariaren osagarria ere. Dena dela, ogi guztiak ez dira berdinak. Ogi-moten artean, funtsezko aldeak daude, batez ere, nola egiten diren kontuan hartuta.

Osoko ogia zuria baino osasungarriagoa da benetan? Zer desberdintasun nutrizional dituzte eta zergatik? Zer hartu behar dugu kontuan ogi ona aukeratzeko orduan? Udazkeneko argitan, horixe bera izango dugu aztergai.

Zer da osoko ogia eta zer ez?

Orain dela gutxira arte ez zegoen “Ogiaren Kalitateari buruzko Araurik”. Arautegi horrek 1137/1984 Errege Dekretuan xedatutakoa suspertzea eta betearaztea dauka helburu. Aldaketa horren bidez, ziurtatu egingo da ogia dena badela, baina, batez ere, osokoa. Ordura arte, hain zuzen ere, ogi asko “osokotzat” hartzen ziren, nahiz eta osoko irin gutxi eduki.

«Bere azalpenaren arabera, osoko elikagaia, ogia edo beste edozein, elikagai osoa da, eta bere atal guztiak jangarriak dira, finduetan ez bezala”.

Edonola ere, hasieratik hasi gaitezen. Ez da berbera osoko ogia eta zuntz erantsia duena edo %100 zuntza duen beste bat… Hala ere, askotan, bereizgabe eta era desegokian erabiltzen ziren kontzeptu horiek. Edonola ere, bere azalpenaren arabera, osoko elikagaia, ogia edo beste edozein, elikagai osoa da, eta bere atal guztiak jangarriak dira, finduetan ez bezala.

«Osoko irinak ale osoaren bidez egindakoak dira eta fintzeko prozesatu ez direnak”.

Ogi zuria, findutako irinez eginda dagoenez, ez da integrala, zuntza erantsi arren. Osoko irinak ale osoaren bidez egindakoak dira eta fintzeko prozesatu ez direnak. Findutako irinei oso prozesu fisikoa ezartzen zaie, zahia eta zerealaren hozia banatzeko.

Osoko irinek zuntz natural gehiago dituzte (naturalak, zahia daramatelako, erantsien aldean). Findutako irinek, ordea, almidoia dute ia-ia euren osotasunean. Arautegia aldatu denez, ogia osoko irinez bakarrik eginda egon behar da, osokoa dela esateko. Gainerako ogiak honelaxe sailkatzen dira:

  • Zuntz-iturria: 3 g zuntz baino gehiago ditu 100 g produktuko.
  • Zuntz ugariduna: gutxienez 6 g zuntz ditu 100 g produktuko.

Hobea da osoko ogia?

Erantzun azkarra baiezkoa da, baina luzea zailagoa da. Nutrizioari begira, eta modu teknikoan, osoko ogia hobea da, baina, batez ere, orain, badugulako osokoa dela esaterik, eta ez zuntz erantsia daramala. Lehenengo eta behin, osoko irinetatik datorren zuntza onuragarriagoa da, bere osotasunean doalako elikagaiarekin, azukre gehiagori eusten diolako eta digestioa hobea delako.

Erantsitako zuntzak, ona ere izan arren, ez dauka ahalmen berbera gluzemia kontrolatzeko, beste elikagarri batzuei eusten die eta, oro har, balio nutrizional txikiagoa du (elikagai osoan, ez berez). Osoko irinek gehiago asetzen dute, proteina gehiago dute eta gluzemia-gorakadak hobeto kontrolatzen laguntzen dute.

Horrez gain, osoko irinek oligoelementu eskuragarri gehiago dituzte (mikroelikagarriak). Nutrizioari begira oso nabariak ez badira ere, badute alderik zenbait elikadura-eredutan. Nolanahi ere, eta berriro diogu, daramaten zuntza da haien onura handiena.

Ogi zuria, ordea, inolako ekarpen nutrizonalik egin gabe odoletan amaituko duten gluzidoez egindako produktua da ia-ia. Hori kaltegarria izan daiteke gure ahorakinen eguneko zenbaketa osoan. Izan ere, lehen esan dugun bezala, gluzemia-gorakadetan dute eragina, handitu egiten dituztelako. Hori dela eta, kontu handiz ibili beharra dago elikagai horrekin.

Nola aukeratu ogi onena?

Findutako ogi batzuek balio nutrizional txikia dute, eta, horrez gain, moldekoak, adibidez, puntu negatiboa izan daitezkeen koipeen bidez egiten dira. Etxeko ogiak (baina benetakoak) aukeratzea da onena, hau da, osoko irinez edo zerealez egindakoak, haien kalitate nutrizionala hobea da-eta. Zahia osorik daramatenak dira interesgarrienak.

Hona hemen irin findurik ez duen ogia zein den jakiten lagunduko diguten zenbait elementu: itxura, usaina eta zaporea. Esate baterako, zenbat eta zahi eta zereal gehiago eduki, orduan eta gogorragoa eta mingotsagoa izango da ogia, nahiz eta usain eta zapore atseginak eduki. Kolorea ere ilunagoa izan ohi da; eta azala, lodiagoa. Horrela, hobeto kontserbatzen da mamia.

Findu gabeko irindun ogien beste xehetasun bat ogiaren begietan agertzen da. Hain zuzen ere, halaxe esaten zaie mamiaren zuloei. Izan ere, tamaina desberdinekoak dira, ogi zuriaren aldean. Oro har, hobe da euren ezaugarrietan irregularrak diren ogiak aukeratzea, baina, batez ere, zahia edo zereala daramatela ikusten badugu, kalitate nutrizionala eta eskainitako zuntz-kopurua handiagoak izango direlako.

Osoko ogiak ez du argaltzen laguntzen

Askotan, nahastu egiten gara, nutrizioari begira ogia hobea dela diogunean eta “argaltzen laguntzen” duela uste dugunean, erratuta egon arren. Mitoa da. Guk dakigula, pisuaren galeran ez dago alderik ogi zuria edo osokoa jaten bada.

Hori dela eta, bata eta bestearen artean aukeratzea ez da oso zentzuzkoa pisua galtzeko orduan. Hori egin beharrean, hobe da bizitza-ohitura osasuntsuak edukitzea, kaloria gutxiagoko dieta egitea eta egoneko bizitza murriztea. Prozesu horretan, zuntz gehiago eta onura nutrizional gehiago dituzten ogiak aukeratzen baditugu, hobe, baina ez argaltzen lagunduko digutelako.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020. Lege-Oharra

(Visited 66 times, 1 visits today)