CASTELLANO

 

Mangoa jatorri asiarreko fruta tropikala da, eta izen bereko zuhaitzetik dator. Kolore deigarria du, fruta erdigarratzen taldekoa da eta forma oboidea, biribildua dauka ezaugarri bereizgarri. Azal lodia du, eta bere mamia horia edo laranja da.

Fruitu gozo eta freskagarri hau Andaluzian, Kanarietan eta Katalunian landatzen da gaur egun.

Hotzean txarto kontserbatzen denez, hobe da hozkailutik kanpo edukitzea. Fresko, marmeladan edo deshidratatuta jaten da. Heldutakoan, mangoa bost egun inguruko gehieneko epean jan beharra dago.

Erostean, oso garrantzitsua da biguntxo egotea eta usain ona edukitzea, hau da, fruitua helduta egotea.

Mangoa erraz jan eta digeritzen da. Ur asko duenez, kaloria gutxi ditu, baina, batez ere, karbohidrato gutxi. Elikagarri ugari-ugari ditu, potasio zein magnesio asko dituelako, baita A, B zein C bitaminak ere. Era berean, ezaugarri antioxidatzaileak ere baditu.

Espainiako Nutrizio Fundazioaren ustez, fruta osasungarria eta medizinala da, bitamina asko ditu eta zenbait balio diuretiko zein libragarri ere bai.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020.Lege-Oharra

(Visited 150 times, 1 visits today)