CASTELLANO

Saltsa ospetsu eta kontsumituenetakoa da mundu zabalean. Jatorri mediterraneokoa da, sarri-sarritan erabiltzen da bertako sukaldaritzan, baita nazioartekoan ere.
Saltsa emultsionatu hotza da (hau da, bi osagai lotzen ditu, osotasun homogeneoa sortzeko eta bereizita ez zeukaten testura erdiesteko), eta, egiteko orduan, arrautza osoa eta landare-olioa irabiatzen dira. Hobe da oliba-olioa erabiltzea. Horrez gain, gatza, limoi-ura edo ozpina ere erantsi ahal zaizkio.
Mundu anglosaxoian jatorri frantsesekoa dela uste izan arren, Menorcakoa da, eta alioliarekin dauka lotunea. XVIII. mendean, Zazpi Urteko Gerraren hasieran, frantsesak uhartean egon ziren Mahongo gotorlekuari eraso egiten, eta alioli saltsa dastatzeko aukera izan zuten. Errezeta kopiatu eta Frantziara eraman zuten, baina baratxuria kendu zioten, euren gustukoa ez zelako. Espainian, ordea, XIX. mendean egin zen ospetsu, Frantziako sukaldaritzaren eragin handiaren ondorioz.
Maionesa hornigai egokia da arrainekin, itsaskiekin eta ortuariekin jateko, baita prestatutako beste plater batzuetarako ere; esate baterako, entsaladak, hanburgesak, sandwichak, pastak, patata frijituak… Horrez gain, beste saltsa batzuen oinarria ere bada; esate baterako, saltsa arrosa, tartariarra, holandarra…
Saltsa ez da leku beroegietan gorde behar, sendotasuna galduko lukeelako, baina oso leku hotzetan ere ez. Egiten denetik, oso ordu edo egun gutxitan jan beharko da.
Ezaugarri elikagarriak
Koipe eta eduki energetiko handia eduki arren, gantz asegabe ugariko olioak dira, hau da, koipe osasungarria da, omega 3 eta 6 gantz-azidoak dituelako. Koilarakada bat maionesak (15 ml) 90 inguru kaloria dauka. Badago elikadura orekatuan sartzerik, larregi jan ezean.
Oso saltsa egokia da jangartxuen edo umeen platerak ontzeko eta erakargarriago egiteko.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra

(Visited 125 times, 1 visits today)