CASTELLANO

 

Karrantzako aurpegi belzdun ardiaren gazta Euskadiko tradizio gastronomikoaren osagaia da. Bizkaiko Enkarterriko eskualdeko tokiko arraza horren esneaz egiten da.

Karrantzako aurpegi belzdun ardia desagertzeko arriskuan dagoen arraza da, eta orain dela gutxi hasi da berreskuratzen. Inguru horretako mendietako belar freskoa ardi horren dietaren osagai garrantzitsua da.

Beste batzuk bezain ezaguna ez bada ere, gazta tradizional erdiondu hau pasteurizatu gabeko esne freskoaz eginda dagoenez, zapore guztiari eusten dio. Gatzagia, hartzigarriak eta gatza erabiltzen dira, eta ez darama ez kontserbatzailerik ez koloratzailerik. Egurastutako lokaletan ontzen da 2-3 hilabetez. Epealdi hori igarotakoan, jan egiten den azala horitu egiten da, eta zapore handiena lortzen du.

Gutxi gorabehera, abendutik ekainera egiten da, hau da, ardiak erditu osteko egunetan hasi eta bospasei hilabeteren ostean amaitzen da.

Artisau-gazta gozo-gozo honek berezko zaporea eta usaina ditu ezaugarri bereizgarri.

Nekazaritzako zein abeltzaintzako azoketan eta zenbait establezimendutan dago salgai.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020.Lege-Oharra

(Visited 186 times, 1 visits today)