CASTELLANO

Urriaren 16an, FAOk (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak) Elikaduraren Mundu Eguna egin du, “Migrazioaren etorkizuna aldatzea. Elikaduraren segurtasunean eta landa-garapenean inbertitzea” lelopean.
Etorkizun jasangarria ziurtatzea eta gosea, malnutrizioa eta horren ondorioz sortutako arazo guztiak desagerraraztea. Horixe da egunaren funtsezko helburua, eta, horretarako, gaiaren inguruko kontzientziazio eta ulerkuntza handiagoa sustatu nahi dute.
Migrazioa
Migrazioa aldioro gertatu da historian, mendeetan eta mendeetan, eta areagotu egin da garraioek zein komunikazioek hobera egitean. Gaur egun, zenbait herritan bizi dituzten inguruabar latzen ondorioz gertatzen da (gatazka armatuak, jazarpena, klima-aldaketarekin lotutako hondamendi naturalak edo, besterik gabe, txirotasunetik aldentzeko ihesa). NBEren kalkuluen arabera, 2015ean 244 milioi lagunek migratu zuten (2000. urtean baino %40 gehiago); eta 763 milioi lagunek, euren herrialdeetan bertan. Euretatik, herenak 15-34 urtekoak izan ziren; eta ia-ia erdiak, emakumeak.
Migrazio horien arrazoiak eta ondorioak gosearen aurkako borrokarekin eta elikaduraren segurtasunaren lorpenarekin daude lotuta. Mugimendu horiek antolatuak izango balira, migrazioen ondorioak ona izango lirateke, inolako zalantzarik gabe. Izan ere, eragin eraginkorra edukiko lukete herrialde igorle nahiz hartzaileetako hazkuntza ekonomikoan.
Landa-inguruneko gertakaria
Landa-inguruneak migrazio-mugimenduek gehien zigortzen dituzten eremuak dira, oso-oso lotune estua dutelako nekazaritzarekin eta baliabide naturalekin. Oso baliabide gutxi dituztenez, eurentzat migrazioa da txirotasunetik irteteko modu bakarra.
Aukera gehiago sortzeko, landa-garapen jasangarrian inbertitu beharra dago, elikaduraren segurtasuna sustatzeko, landa-inguruneko bizilagunentzako baldintza hobeak sortzeko eta garapen jasangarria sustatzen duen migrazio segurua bultzatzeko.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2017. Lege-Oharra

(Visited 261 times, 1 visits today)