CASTELLANO

 

Hummus hitzak txitxirioa baino ez du esan nahi arabieraz. Plater honetan, txitxirio egosiak, oliba-olioa eta sesamo-haziz (tahiniz) egindako orea nahasten dira. Era berean, limoi-zukua ere eransten zaio. Jatorri arabiarrekoa da, eta testura krematsua zein zapore bizia ditu ezaugarri bereizgarri.

Hummusa herrialde arabiarretako eguneko dietaren osagaia da, mahaiaren erdian jartzen da eta beste elikagai batzuekin zerbitzatzen da; esate baterako, alberjinia errea, pita ogia, currya edo arroza.

Hummusa zabaldu egiten da, eta honako hauexekin batera jan daiteke: olibak, baratxuria, piperrautsa, barazki freskoak…

Onura elikagarriak

Elikagai honek proteina asko ditu, oso asegarria da, koipe gutxi dauzka eta bere gluzemia-balioa txikia da. Karbohidrato asko dituenez, energia handia ematen du. Horrez gain, mineralak ere baditu; esate baterako, burdina, fosforoa, potasioa, kaltzioa eta magnesioa. Gainera, B bitamina ugari ere badu. Kolesterol-mailak erregulatzen laguntzen du. Era berean, hipertentsio arterialagatiko dietetan da gomendagarria, eta eragin diuretikoa dauka.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020.Lege-Oharra

(Visited 141 times, 1 visits today)