CASTELLANO

 

Gibela garrantzi handi-handiko organoa da osasunerako. Baldintza onetan, odola arazten du alkohola edo drogak edo beste substantzia kaltegarri batzuk desagerrarazteko. Gainera, energia ematen du azukre-mailak txikiak direnean, eta burdina ere hornitzen du.

Alkoholaren kontsumoak eta beste larregikeria batzuek kalte egin ahal diote, baina ondo jarduten laguntzen dioten elikagaiak ere badaude, batez ere, ur asko edaten bada eta ariketa egokia egiten bada.

Baratxuria haietako bat da. Inflamazioaren aurkako ezaugarriak dituenez, gordinik jaten bada, gibelari laguntzen dio lan egiten, eta bere osagaietako batek, alizinak, garbitzen laguntzen dio.

Sagarra oso onuragarria da zuntz ugari duelako, eta kopurua are handiagoa da sagar berdeetan. Fruta honek gibelak sortutako proteinak darabiltza, gure organismora burdina, A bitamina eta beste elikagarri batzuk eramateko.

Brokoliak gibelari laguntzen dio substantzia kaltegarriak neutralizatzen, eta kolesterolaren aurka ere laguntzen du. Era berean, A bitaminaren iturri ahaltsua ere bada.

Limoiak C bitamina du proportzio handian. Horrez gain, besteak beste, inflamazioa murrizten duten eta glukosa prozesatzen laguntzen duten antioxidatzaileak ere baditu.

Aguakatea, magazine honetan sarritan hizpide duguna, gantz osasungarrien iturria da, oliba-olioa eta beste produktu batzuk bezala. Neurriz jan beharra dago.

Ekidin beharreko produktuak eta elikagaiak: elikagai koipetsuak, edari azukredunak, gozokiak, itsaskiak, edari alkoholdunak, elikagai prozesatuak, haragi frijituak, saltxitxak eta kontserbatzaile zein gehigarri toxikoak dituzten haragizko beste produktu batzuk.

 

© Zainduzaitez, Bilbao 2021. Lege-oharra

(Visited 58 times, 1 visits today)