CASTELLANO

 

Ingurumenean (lurzorua, hautsa, ureztaketako ura…), batzuetan frutak zein barazkiak kutsatu ditzaketen mikroorganismo patogenoak eta elementu kimikoak egon daitezke.

Hori dela eta, oso garrantzitsua da kontsumitu aurretik ondo manipulatzea.

Erostean

  • Mailatuta ez daudela eta kanpoko kalterik ez dutela begiratu. Gainazala garbi bezain osasuntsu egon beharko da, eta kasuan kasuko espeziearen distira zein berezko kolorea eduki beharko dituzte.
  • Etxera daramatzazunean, haragi, arrain, itsaski eta garbiketa-produktuetatik aparte jarri.

Etxean

  • Oro har, frutak eta barazkiak sartu hozkailuan. Bertan, prestatuta eta gordinik dauden gainerako elikagaietatik aparte egon beharko dira, eta hain hotzena ez den gunean gorde beharko dira (tiraderetan).
  • Haien ezaugarriengatik eta heldutasun-mailagatik, fruta batzuk giro-tenperaturan gorde daitezke, baina beti epealdi laburretan (esate baterako, tipulak eta zitrikoak, oro har).
  • Frutak eta barazkiak ebakita edota zurituta erosten badituzu edo etxean prestatzen badituzu, hozkailuan gorde.

Sukaldean

  • Frutak eta barazkiak beste elikagai batzuetatik aparte manipulatu beti eta kontu handiz ibili gordinik jaten badituzu.
  • Eskuak garbitu!, prestatu aurretik eta ondoren.
  • Sukaldean erabiliko dituzun tresna eta gainalde guztiak garbi eta lehor egon beharko dira.
  • Kaltetutako atalak ebaki.
  • Gogoan izan! Belar aromatikoak (perrexila, albaka….) eta hazi-kimuak (soja) frutak eta barazkiak bezala garbitu beharko dituzu.

Nola garbitzen dira frutak eta barazkiak?

  • Txorrotaren azpian garbitu, nahiz eta zuritzeko asmoa eduki, kutsadura aiztotik elikagaira igaro ez dadin.
  • Eskuila berezi batzuk erabili azal gogorreko fruten (meloia, angurria…) edo barazki batzuen (luzokerra, kuiatxoa…) gainazaletarako.
  • Sukaldeko paperaz lehortu.
  • Horrez gain, fruta gordina azal eta guzti, barazkiak gordinik (uhaza, ziazerbak…) edo barazki gordinak azal eta guzti (luzokerra) jaten badituzu, 5 minutuz sartu 3 litro uretako azkenbururako koilaratxo bat lixiba (4,5 ml) daraman ur edangarrian. Gero, txorrotako ur ugaritan argitu.
  • “Egokia edateko ura desinfektatzeko” etiketa eraman beharko du lixibak.

Iturria: AESAN (Espainiako Elikaduraren Segurtasunaren eta Nutrizioaren Agentzia)

 

http://www.aecosan.msssi.gob.es/AECOSAN

(Visited 350 times, 1 visits today)