CASTELLANO

 

Errukula entsaladetan eta hornigaietan osagai moduan sarritan erabiltzen den landarea da. Beste uhaza edo belar batzuekin nahasten da.

Jatorri basatia du, eta erromatarren garaian erabiltzen zuten. Edonola ere, orain dela gutxira arte ez zen kontuan hartzen. 90eko hamarkadan, ordea, eliteko jatetxeek modan jarri zuten, eta ereiten hasi zen.

Hosto fresko bezain kurruskaria du, eta zapore handi-handikoa da, baita mingotsa ere bai. Oso erraz bateratzen da beste osagai batzuekin, osagarri ezin hobea delako. Oso erabilia da, entsaladetan nahiz arrain ketu edo gaiztuen hornigai moduan. Bere hostoak gordinik edo egosita jan daitezke. Sandwichetan, arrozean, pizzetan… ere erabiltzen da. Oso ospetsua da gastronomia italiarrean (pastan eta pizza batzuetan eransten da), frantsesean eta greziarrean.

Ondo-ondo garbitu behar da, eta hozkailuan gorde daiteke, plastikozko poltsetan, bi edo hiru egunetan.

Nutrizioari begira, C bitamina du, baita zuntza eta mineralak ere; esate baterako, potasioa, burdina edo magnesioa.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020.Lege-Oharra

(Visited 313 times, 1 visits today)