CASTELLANO

Uda iristen denean, Busturiako esekitzeko tomate zaporetsuaren uzta hasten da. Uztailetik urrira arte, produktu honetaz gozatu dezakegu. Eskualdeko baserrietan ereiten da, eta, tradizioaren arabera, nekazaritzako zein abeltzaintzako azoka eta merkatuetan saltzen da; Gernikako udalerrikoan, esaterako. Adar-tomateak bere kolorea dauka ezaugarri bereizgarri, gorriagoa delako, baita urtsutasuna ere, ur asko duelako.
XVI. mendean, tomatea Amerikatik ekarri zuten landare apaingarri moduan, besterik ez, eta, ostean, sukaldaritzan erabiltzen hasi ziren hainbat eta hainbat plateretan. Harrezkero, tokiko klimara egokitu den neurrian, barietate berriak agertu dira apurka-apurka, eta zenbait kolore, testura eta zapore dituzte.
Tomatea ezinbesteko produktua da euskal sukaldaritzan, eta hotzean nahiz berotan erabiltzen da. Gordineko kontsumoa oraintsuagokoa den arren, tomate-saltsa euskal sukaldaritzaren parte izan da tradizioaren arabera. Uzta bildu ondoren ontziratzen zen, urte-sasoiko produktua delako erabat eta, horrela, urte osoan zirauelako.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra

(Visited 117 times, 1 visits today)