CASTELLANO

Atunaren Mundu Egunean, aitortu egiten da arrain honek funtsezko zeresana daukala garapen jasangarrian, elikaduraren segurtasunean, ekonomian eta munduko lagun askoren bizibidean. Espainia Europako liderra da atunaren harrapaketan, transformazioan eta esportazioan. Horrez gain, Espainiako familiek gehien kontsumitzen duten bigarren arrantza-produktua ere bada, legatzaren atzetik, 2016an Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Elikagaien Kontsumoaren Taulan adierazten den bezala.
16 atun-espezie daude (eta antzeko 40 espezie), balio elikagarri handia dauka eta merkea ere bada. Bere harrapaketa munduko itsas arrantzaren balioaren %20koa da, baita merkaturatzen diren itsasoko produktu guztien %8tik gorakoa ere.
Zenbaki horien ondorioz, argi eta garbi dago arrain hau oso garrantzitsua dela eta lehentasunezkoa dela kudeaketa eraginkorraren bidez babestea, larregi ustiatutako atun-populazioak leheneratzeko. FAOk berak (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak) horixe bera nabarmendu zuen orain dela bi urte egindako txostenean, eta, bere ustez, atun-eskari handiaren zein arrantza-floten gehiegizko ahalmenaren ondorioa zen. Arrain horren erreserbek behera egin dutenez, alarma guztiak piztu dira larregizko arrantzaren ondorioz.
Beraz, oso egun garrantzitsua da, kudeaketa jasangarria zeinen garrantzitsua den nabarmentzeko, 2030eko Agenda (gizaki guztien esku egon behar da elikaduraren segurtasuna) eta Garapen Jasangarriaren Helburuak kontuan hartuta.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra

(Visited 81 times, 1 visits today)