CASTELLANO

 

Hilabete hotzak iristen direnean, ur gaziko arrain zuria den lupia basatiaren ale onenen harrapaketa hasten da. Itsasoaren tenperaturak hotzak direnez, bere haragia tinkoagoa da, eta zapore handiagoa dauka. Arrain zuri hau preziatuenetakoa da ezin zaporetsuagoa eta finagoa delako eta ia-ia hezurrik ez duelako.

Antzinako greziarrek eta erromatarrek asko balioesten zuten, eta arrain azkarra bezain jatuna da harrapakinei eraso egiten dienean.

Gorputz liraina eta aho handia ditu, gris iluna da eta sabel zuria dauka. Ibaietako bokale, portu eta harri-lubetetan bizi da, eta, ia-ia beti, azaleko uretan dago.

Bere kontsumoa oso hedatuta dago, eta izen desberdinak hartzen ditu autonomia-erkidego bakoitzean; esate baterako, robaliza (Galizia) eta llobarro (Katalunia eta Mediterraneoko kostaldea).

Erosketa eta kontserbazioa

Hilabete hotzenetan harrapatzen bada ere, akuikulturari esker urte osoan salgai dagoen arraina da. Erosteko orduan, tinko egon beharko da, eta begiak distiratsu eduki beharko ditu, ez hondoratuta.

Hozkailuan gorde behar da, garbi eta gainerako elikagaietatik aparte, usaina igorri ez dezan.

Nola prestatu

Gastronomiari begira, ez zen balioesten, eta esan ere egiten zen gaixoentzako arraina zela. Edonola ere, orain dela hamarkada batzuetatik merezitako garrantzia ematen diote.

Arrain ezin gozoagoa da, eta ez du behar ez errezeta handirik ez bere zaporea mozorrotzeko saltsa konplikaturik: egosita, gatzetan, lurrunetan, plantxan, labean edo txingarretan. Bere zaporeaz ondo gozatzeko teknika egokienak dira. Leku askotan, Gabonetako menuko plater nagusia da.

Lupiaren onurak

Koipe gutxiko arrain zuria da, 1,3 gramo koipe duelako ehun gramo haragiko. Balio biologiko handiko proteina ugari ditu, baita B12 taldeko bitaminak eta mineralak ere; esate baterako, fosforoa, selenioa, magnesioa, potasioa eta burdina…

 

Edukihaubeste web gunebatzuetanerabiltzeko, urlhonenbidezestekatu eta iturriazainduzaitez dela aipatubeharradago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019.Lege-Oharra

(Visited 293 times, 1 visits today)