CASTELLANO

 

Arrain-zopa arrantzaleen lanaldi luzeetako eguneroko dieta osatzen zuen plater xumea zen. Urteak joan, urteak etorri, euskal gastronomiako plater adierazgarria da, ordea.

Arrantzaleek itsasontzietan prestatzen zuten lehorrean saltzeko balio txikiena zeukan arraina. “Hondakin” horiek plater honen, haien eguneroko janariaren osagai nagusia ziren.

Apurka-apurka, plater hau Euskadin sustraitu zen, eta, horren ondorioz, hainbat eta hainbat aldagai sortu ziren kostaldeko herri arrantzaleetan. Dena dela, beti-beti, arrain freskoa da zopa honen ezaugarri bereizgarri nagusia. Era guztietako arrainak egosi ostean lortzen den urak zapore handi bezain berezia ematen dio. Oso ohikoa da Gabonetan jatea, zail samarra delako prestatzea.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020.Lege-Oharra

 

(Visited 99 times, 1 visits today)