CASTELLANO

Giza osasunean ez ezik, gure elikadura-moduak planetaren osasunean ere badu eraginik, ingurumenean dituen ondorioengatik. Barazki-jatorriko elikagaigintzak animalia-jatorriko elikagaigintzak baino negutegi-efektuko isuri gutxiago sortu eta ur zein lur gutxiago behar ditu.

Gizakiak elikadura-sistema jasangarrietan oinarritutako dieta osasungarrien sistemarantz doa.

Hamar mila milioi biztanle dituen planeta irudikatzen badugu, 2050ean-edo egoera horretan egongo garela kontuan hartuta, lekaleek funtsezko zeregina izango dute elikaduran: dilistak, ilarrak, indabak eta beste lekale batzuk jasangarri samarra den laborantzaren bidez lortu daitezke. Negutegi-efektuko gasen isuria zazpi aldiz txikiagoa da lekaleen laborantzan beste laborantza batzuetan baino, eta, horrez gain, lurzoruetan finkatzen laguntzen diote karbonoari. Era berean, nitrogenoa atmosferatik hartzen dutenez, nitrogenodun ongarriak erabili beharra murrizten da. Horren ondorioz, uzta bildu ondoren, hidrogeno ugari duten eta hurrengo laborantzarako onuragarriak diren hondakinak izango ditu lurzoruak.
Nazio Batuen esanetan, lehorteetan nahikoa gogorrak diren zenbait lekalek elikaduraren segurtasuna lortzen lagunduko dute giro lehorretan, bertan elikadura bera erronka dela kontuan hartuta. Horrez gain, lekaleak lehortu eta luzaroan biltegiratu daitezke balio elikagarririk galdu gabe.

 

© Zainduzaitez, Bilbao 2021. Lege-oharra

Iturria: Healthy Living Guide 2020/2021, Harvardeko Unibertsitatea.

(Visited 64 times, 1 visits today)