CASTELLANO

 

Jende askok onddoak eta perretxikoak lotzen ditu, haien artean zer alde dagoen oso argi eduki gabe. Biak baso, etze, iratzedi eta belardietan ugaltzen dira, batez ere.

Onddoek bi atal dituzte osagai: batetik, ikusgai ez dagoena (mizelioa); eta, bestetik, zenbait hilabetez ikusgai dagoena. Ikusgai ez dagoen atala beti dago hor, eta baliteke ikusgai dagoena agertzea. Azken hori perretxikoa izango litzateke. Beraz, lurpean dagoen atala onddoa da; eta perretxikoa, ikusgai dagoen atala. Hartara, perretxikoei onddo jangarriak ere esaten zaie.

Azken batean, perretxiko guztiak onddoetan daude, baina onddo guztiek ez dute perretxikorik ematen. Perretxikoak onddoak ematen dituen fruituak izango lirateke.

Hona hemen onddo eta perretxiko ezagunenak:

  • Barrengorria: kaloria gutxi ditu, eta, zuntz ugari duenez, asegarria da.
  • Onddoa: hariztietan hazten diren arren, pinuen artean ere badaude, eta tamaina handikoak izan daitezke.
  • Esnegorria: haragi trinko bezain dentsoa du. Mineral zein bitamina asko ditu, eta kaloria gutxi dauzka.
  • Makal-ziza: izen hori hartzen du, zuhaitz horretatik hurbil agertzen direlako, enbor moztu edo zaharretan eta zumarren sustraietan.
  • Shiitake onddoa: Asiako eskualde menditsuetan ereiten da, eta oso preziatua da bere zaporeagatik.

Perretxikoen ezaugarriak:

– A, D, K eta B taldeko bitaminak dituzte.

– Potasio, fosforo, manganeso, zink, burdina… ugari dute.

– Kaloria gutxi dituzte.

– Immunitate-sistema indartzen dute.

Edonola ere, behar den informazioa ez dutenek hobe dute ereindakoak konfiantzako denda espezializatuetan erostea.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra

(Visited 580 times, 1 visits today)