San Blas Eguneko azoka
San Blas Euskadiko zenbait udalerritan ospatzen duten jaia da. Eztarria babesteko aurretiaz bedeinkatutako zenbait koloretako eta kotoizko ohiko kordoiak eta erroskillak azoka honetako ezaugarri bereizgarri nagusiak dira. Azokari esker, baserrietako landa-giroaz gozatu ahal izango dute zenbait udalerritan.
Urtarrilaren 31n, larunbata, jai hau ospatuko da zenbait herritan, eta hainbat jarduera garatuko dira bertan: herri-kirolak, kalejirak, betiko dantzak…, besteak beste.
Handienetakoa Arabako Laudioko udalerrian egindakoa da, nekazaritzako zein artisautzako produktuak erakutsi eta saldu egiten dituztelako bertan. Txerria azokako protagonista nagusia da. Txarribodaren ostean, txerria erre eta arraspatu egingo dute, eta eguneko ekitaldi nagusiak izango dira. Gainera, odolosteak prestatu eta txarripaten lehiaketa gastronomikoa ere egingo da.
Bizkaian, Abadiñoko San Blas Eguneko azoka Euskadiko merkatu garrantzitsuenetakoa da. Otsailaren 3an, asteartea, ehunka bisitari Durangaldeko udalerri horretara joango dira, eta baserriko era guztietako ohiko produktuak erosteko aukera izango dute: ortuariak, frutak, ogia, gazta, eztia, esnekiak, txakolina, sagardoa, euskal opila… Era berean, ganadu-azoka handia ere badenez, behiak, zaldiak eta ardiak bilduko dira bertan, eta nekazaritzako makinak ere egongo dira ikusgai.
Besteak beste, Bizkaiko Barrikako udalerriak eta Gipuzkoako Eibar, Soraluze zein Elgoibarko udalerriek ere ospatzen dute azoka hau. Gipuzkoan, gainera, San Blas Eguneko tortak dira oso ospetsuak.
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2014-2015. Lege-Oharra