Pomeloa, diuretikoa eta arazgarria
Zapore mingots bereizgarria dauka, eta ez da ez laranja bezain gozoa, ez limoia bezain garratza.
Bere osagai elikagarrien artean, honako hauexek nabarmendu behar dira: antioxidatzaile paregabea den C bitamina, karotenoideak edo A probitamina dituen azido folikoa eta, neurri txikiagoan, kaltzioa eta zuntza. Mineralei dagokienez, giharren jardunerako beharrezkoa den potasioa eta magnesioa ere badituela esan beharra dago.
Ez dakigu zehatz-mehatz nondik datorren. Ikertzaileen esanetan, laranjondo gozoaren eta Karibeko Barbados Uharteetako pummeloaren arteko gurutzaketa da. Bertatik, gainera, munduaren gaineratikora hedatu omen zen.
Zitriko handi eta ezezagunena da. Bere formak laranjarena dakarkigu gogora, esferikoagoa eta zanpatuagoa bada ere; eta bere koloreak, limoiarena. Zapore mingots bereizgarria dauka, eta ez da ez laranja bezain gozoa, ez limoia bezain garratza.
Pomeloak udazken eta neguan heltzen direnez, urritik martxora edo apirilera jaten dira.
Astebetez edo bi astez gorde daitezke giro-tenperaturan; edo, hozkailuan, hain hotza ez den gunean.
Bere barietateak mamiaren tonalitatearen arabera sailkatzen dira: horiak edo arrosak.
Onura elikagarriak
Pomeloaren balio kalorikoa oso urria da, 100 gramoko 39 kaloria ditu-eta. Bestetik, ia-ia %90 ura denez, asetzeko ahalmen handia dauka.
Bere osagai elikagarrien artean, honako hauexek nabarmendu behar dira: antioxidatzaile paregabea den C bitamina, karotenoideak edo A probitamina dituen azido folikoa eta, neurri txikiagoan, kaltzioa eta zuntza. Mineralei dagokienez, giharren jardunerako beharrezkoa den potasioa eta magnesioa ere badituela esan beharra dago.
Babeslea eta sendagarria da. Oso ona da arterioskleriosirako (C bitaminak arteriak babesten dituelako), bihotz-gutxiegitasun eta hipertentsiorako, azido uriko handirako, gibelaren toxikaziorako, diabeterako eta, oro har, infekzioetarako.
Ezaugarri arazgarri bezain diuretikoak dituenez eta bitamina zein elikagarri ugariko zitrikoa denez, argaltzeko dietetan erabili ohi da.