[button url=’http://zainduzaitez.com/fiesta-de-la-patata-en-coristanco-a-coruna/’ icon=’entypo-doc-text-inv’]CASTELLANO[/button]
 
Urtero, iraileko hirugarren asteburuan, «Festa de la Pataca» egiten da A Coruñako Coristancoko udalerrian, Galiziako patataren hiriburuan, alegia.
Ekitaldiak tuberkulua kalitateko produktu moduan sustatzea dauka helburu, eta bere 36. edizioa egingo da aurten. Coristancoko udalerria Bergantiñosko eskualdean dago kokatuta, eta patataren laborantzarako leku onenetakoa da bertako tenperatura bereziagatik eta hezetasunagatik.
Jaian bertan, zenbait jarduera garatzen dira: nekazaritzako makinen erakusketa, apaindutako traktoreen kontzentrazioa, patataz egindako irudien lehiaketa, barazkia protagonista daukaten lehiaketa gastronomikoa zein herri-bazkaria eta dantzari nahiz gaita-joleen taldeen musika.
Galiziako patata
Espainian, ehun patata-barietate dauden arren, hiru jatorri-deitura baino ez daude, eta Galiziako patata euretako bat da.
Patata hau Kennebec barietatekoa da, haragi zuri bezain irmoa du, ez dauka orbanik eta bere azala horia da. Egosten denean, bere testura krematsua eta sendoa da, ez da desegiten eta sukaldaritzarako kalitate handia dauka.
XVIII. mendetik, patataren laborantza Galiziako baratze guztietara hedatu zenez, produktu bereizgarri bihurtu zen. Biztanleen eta ganaduaren (behien eta txerrien) mantenurako oinarria denez, Galiziako laborantza-txandaketa ia-ia guztietako osagaia da. Hain zuzen ere, lurzorua bera, baldintza klimatologikoak, euri ugaria eta abuztuko nahiz iraileko lehortea oso egokiak dira patataren laborantzarako.
 
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2016. Lege-Oharra

(Visited 154 times, 1 visits today)