CASTELLANO

Ziur inoiz zeuon buruari galdetu diozuela zer alde dauden oliba berdeen eta beltzen artean. Ez dira olibaren barietate desberdinak (18 baino gehiago Espainian). Bere kolorea lortutako heldutasun-mailaren eraginpean dago. Heldutasun-prozesua amaitu baino lehen biltzen badira, berde geratzen dira, baina, horrela ez bada, gorrixka eta more bihurtzen dira, eta, azkenean, belztu egiten dira.
Berdeak, heldu gabeak, tratatu egiten dira, zapore mingotsa kentzeko, eta hartzidura laktikorako prestatzen dira, fruitu horren ezaugarri organoleptikoak garatu daitezen. Horren ostean, gatzunetan uzten dira 2-4 hilabetetan, barietatearen arabera. Horrela, jangarriak izatea lortzen da. Ondoren, belar aromatikoen maneagailuaz prestatzen dira, eta ezagutzen dugun zapore bereizgarria hartzen dute. Beltzak gatzunetan kontserbatzen dira zuzenean.
Mahaiko oliba gehienak (bilketako olibondoa) modu tradizionalean biltzen dira, kalterik jasan ez dezaten. Olibondoaren fruitu zaporetsu honek garrantzi ekonomiko eta sozial handia dauka, eta Mediterraneoko erriberako herrialde guztietako sukaldaritzan agertzen da. Irailean eta urrian, tamaina egokira iristen dira, kolorea aldatzen hasi baino lehen. Funtsezkoa da sukaldaritza mediterraniarrean, eta hainbat eratara erabiltzen da: zizka-mizkak, entsaladak, arrozak, enpanadak, pastak eta prestatutako platerak.
Onura elikagarriak
Beltzak koipetsuagoak dira, kaloria gehiago dituzte eta energetikoagoak dira. Berdeak, ordea, beltzak baino trinko, irmo eta mingotsagoak dira. Edonola ere, zaporean eta testuran eragin handiagoa dute ontzeko metodoak eta bere iraupenak. Olibak gantz monoasegabeak eta mineralak ditu, burdina eta kobrea, esaterako, baita bitamina asko ere.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra

(Visited 103 times, 1 visits today)