CASTELLANO

Neguan tenperaturek behera egiten dutenez eta argi-ordu gutxiago daudenez, gure elikadura-ohiturak nabarmen aldatzen dira. Ordu gehiago ematen ditugu etxean, eta gehiago jateko ohitura dugu. Oro har, kaloria gehiagoko elikagaiak jaten ditugunez, baliteke gure pisuak gora egitea. Sarritan, dieta orekatu bezain osotik aldentzen gara, nahiz eta defentsak areagotzeko eta, garai honetako ohiko infekzioei aurre egitean (gripeak edo hozturak, esaterako), immunologia-sistema sendotzeko aukera ematen digun.
Hori dela eta, oso egokia da elikadura aberats bezain osasungarria lortzen lagunduko diguten zenbait jarraibide kontuan hartzea:

  • Eguzki-ordu gutxiago daudenez, D bitaminak behera egiten duela kontuan hartuta, bitamina hori duten zenbait elikagai jan beharko ditugu: arrautzak, hezurdun arrain koipetsuak (latako sardinak, adibidez), arrain urdin freskoak (izokina, atuna, sardinak, antxoak), aguakatea, esneki aberastuak, txanpinoiak eta perretxikoak. Era berean, eguerdian tarte batean eguzkipean jartzea ere bada onuragarria.

Gure dieta orekatua bezain osoa bada, geure defentsak areagotu eta immunologia-sistema indartu ahal izango dugu, garai honetako ohiko infekzioei aurre egiteko (gripeak edo hozturak, esaterako).

  • Oso garrantzitsua da garaiko barazkiak eta frutak jatea, ezinbestekoak direlako gure organismoko defentsak indartzeko. Orain arte entsaladetarako generabiltzan produktuak beste era batera prestatu ditzakegu: grillean, salteatuta… Oso elikagai onuragarriak dira gure immunologia-sistemarako, neguan gaixotasun infekziosoei aurre egin behar diela kontuan hartuta; gripeak edo hozturak, esaterako. Hain zuzen ere, gure gorputzak behar dituen mineralak eta C bitamina dituzte: laranja, mandarina, anana edo pomeloa, fruten artean; eta kuia, endibiak, tuberkuluak eta kuiatxoa, barazkien artean.
  • Hidratazioa ere funtsezkoa da neguan. Gutxiago edaten dugunez, saldak eta zopak erantsi behar ditugu geure menuan, eta, ahal dela, etxekoak. Horretarako, barazkiak, haragia eta zerealak erabili ditzakegu. Ur asko dutenez infusioek eta edari beroek kaloria gehiegi ez dituztela kontuan hartuta, organismoa epeltzen eta indarberritzen laguntzen digute, eta odolaren zirkulazioa ere suspertzen dute behe-tenperaturei hobeto aurre egin ahal izateko.
  • Oso garrantzizkoa ere bada zerealak jatea, baina, batez ere, zuntz gehien dituztenak, hau da, osoko zerealak, garau osoak eta bitamina zein mineral ugari eskaintzen dizkiguten lekaleak. Oso elikagai asegarriak dira, eta hotzari aurre egiteko besteko energia ematen digute.
  • Haragien (eta saltsen) kontsumoari dagokionez, haien koipea zaindu eta ez dira lar jan behar. Tenperaturari eusteko orduan, neguan gorputzak kaloria gehixeago behar baditu ere, ez da horrelako elikagai gehiegi jan behar.
  • Kaloriak gehitzeko, oso osasungarria ere bada eskukada bat fruitu lehor jatea. Balio energetiko handia dute, kalitateko gantz-azidoak, antioxidatzaileak zein zuntza dituzte eta ez dute azukre lar.
  • Azkenik, oso gogoan eduki beharra dago neguan ere oso garrantzitsua dela ariketa fisikoa egitea, dieta osasungarriaren bidez defentsak indartzeko, neguko infekzioei aurre egiteko eta, aldi berean, ez loditzeko.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2017. Lege-Oharra

(Visited 276 times, 1 visits today)