Luzetarako eta hortz fineko oskola bereizgarriak kusku beltz urdinxka berdin bi ditu osagai, eta hazkuntza-ildaskak diren lerro zentrokideak dituzte. Kanpoko aldean, beti-beti geratzen dira haitzen arrastoak, algak eta oskoletan bizi diren beste itsas espezie batzuk. Barruko aldean, ordea, gihar edo gorputza dago, eta laranja-kolorekoa da. Muskuilua iragazpen bidez elikatzen den moluskua da, eta itsas uretako fitoplanktonari ateratzen dio onura.
Ez dira sakonera handian bizi, taldeak eratzen dituzte haitzetan, marea-gune zakarretan bizi dira eta materia organiko eseki ugari dago bertan. Freskotan merkaturatzen diren muskuiluak araztu egin behar direnez, 8 ordu ematen dituzte ur esterilizatua iragazten, ezpurutasunak askatzeko. Muskuilu araztuek horren egiaztagarri den etiketa daramate.
Katalunian, “clotxina” edo “clochina” esaten diote; Euskadin, “mojojón” edo “muxila”; eta, Galizian, “mexillón”. Galiziako eta Holandako kostaldeak muskuiluen ekoizle nagusiak dira.
Udaberrian eta udaren hasieran sasoi onenean badaude ere, urte osoan daude salgai, euren habitat naturala izango balitz bezala atondutako haztegian hazten direlako.
Muskuilua oso osasungarria da, eta pisuaren kontrolerako nahiz hipertentsiorako dietetan erabiltzen da. Batez ere, oso egokia da kirolari, haurdun eta umeentzat. Kalitate oneko proteinak ditu, eta koipe zein kaloria-ekarpen gutxikoa da (100 gramoko 67 kaloria). Mineral asko ditu, eta, euren artean iodoa garrantzitsuena bada ere, honako hauexek ere baditu: burdina, kaltzioa, sodioa, fosforoa eta magnesioa. Azkenik, B eta E taldeko bitaminak ere badituela azpimarratu beharra dago.
Itsaski merke bezain ezaguna da, erabilera asko ditu eta oso ondo doa elikagai guztiekin. Muskuiluak, gainera, era askotara prestatu daitezke: lurrunetan, eskabetxetan, egosita, saltsan, paelletan, itsas zopa eta saldetan… Funtsezkoa da prestatzea, zapore guztiaz gozatu ahal izateko. Irekitzen ez diren guztiak bota egin behar ditugu, ondo ez daudelako. Egunean bertan jan behar dira, eta prestatu baino lehen garbitu behar dira zikinkeria guztia kentzeko. Horrez gain, limoi-ura, saltsa minak, ozpin-olioa edo maionesa ere erantsi ahal zaizkie. Horrela prestatuz gero, ezaugarri guztiei eusten diete, eta digestiboagoak dira.
 
 
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2014-2015. Lege-Oharra
 
 
 

(Visited 1.057 times, 1 visits today)