CASTELLANO

Mandarinak eta klementinak laranjaren bi barietate dira, eta, tamaina txikiagokoak badira ere, haien itxura oso antzekoa da.
Mandarina klima beroko fruta da, forma zanpatua dauka oinarrian eta, batez ere, freskotan kontsumitzen da, zukuetan, izozkietan, azkenburukoetan… ere erabiltzen den arren. Bere historiari dagokionez, orain dela 4.000 urte sortu zen Ekialde Urrunean. Fruta-gozokia ei zen, baita gobernu txinatar mandarinaren elikagai gustukoena ere. Hain zuzen ere, bertatik datorkio izena. Dena dela, XIX. mendera arte ez zen Europara heldu.
Klementina, ordea, 1902an Clement Rodier misiolari frantsesak bere lantokia zen Aljeriako umezurztegiko baratzean egindako hibridazioaren emaitza da. Hori lortzeko, laranjondo mingotsa gurutzatu zuen mandarinondoarekin, eta bi fruten onena uztartu zuen emaitzan. Bertatik, mundu zabalera hedatu zen.
Hona hemen euren arteko alde nagusiak:

  • Sasoia: mandarinen bilketa udazkenean hasten da; eta klementinena, neguaren hasieran. Hori dela eta, haien sasoia laburragoa da.
  • Zaporea: mandarina klementina baino apur bat garratzagoa da, gozoagoa da-eta.
  • Azala: mandarina klementina baino itsatsiago dago azalera. Hori dela eta, hobeto zuritzen da.
  • Haziak: mandarinak haziak ditu; eta klementinak, ez.

Nutrizioari begira, laranjek baino gutxiago duten arren, biek C bitamina ugari dute, baita zuntz eta ur asko ere.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra

(Visited 224 times, 1 visits today)