Lightaren, %0ren eta gaingabetuaren arteko aldeak
Erosketetan goazenean, honelako apeuak aurkitzen ditugu sarritan, eta zuzenean lotzen ditugu honako hauexekin: “argaltzen duen produktua”, “gutxiago loditzen duena” eta, seguruenik, neurri txikian bada ere, ohiko produktua edo estandarra baino osasungarrixeagoa ere badena. Horretan guztian zer da egia, ordea?
Oso garrantzitsua da jakitea zer alde dagoen supermerkatuko produktu prozesatuetan hain erabiliak diren hiru kontzeptu horien artean eta honako hauxe bereizten jakitea: EZ dira nahitaez HOBEAK, ez OSASUNGARRIAGOAK, ez ELIKAGARRIAGOAK, ezta KALORIA GUTXIAGOKOAK ere.
Lighta
- Jatorrizko produktuaren aldean %30 kaloria gutxiago duela adierazi nahi du, oro har edulkoratzaileak erabiltzen direlako azukrearen ordez edo koipea kentzen zaiolako.
- Horrek ez du esan nahi jatorrizko produktua baino osasungarriagoa izan behar denik. Osagaien zerrenda irakurri beharra dago egiaztatzeko.
- Ez da hain asegarria.
%0ko azukrea edo koipea
- Produktuari azukre edo koipe guztia kendu zaiola adierazi nahi du. Horrek ez du esan nahi kaloria gutxiagokoa izan behar denik, beste osagai batzuk erantsi ahal zaizkiolako.
- Badago aukera osasungarririk (%0ko koipea duen gazta, esate baterako) edo ez denik ere bai (%0ko azukrea duten gailetak, baina irin eta koipe finduez gozatzen direnak).
Gaingabetua
- Koipea kendu zaiola adierazi nahi du, eta %1eraino eduki dezake gehienez ere. Esnekietan erabiltzen da.
- Ez du esan nahi kaloria gutxiago dituenik (beste alde batetik erantsi daiteke azukre moduan), osasungarria denik eta beste osagai batzuk erantsi ez zaizkionik ere; azukrea, esaterako.
- Ez da hain asegarria.
Fuente: Fundación Alimentación Saludable
https://www.alimentacionsaludable.es
(Visited 48 times, 1 visits today)