CASTELLANO

 

Landare guztiek ez dute berdin erantzuten behe-tenperaturetan. Batzuek 0 gradu edo gutxiago ere jasaten dute, baina beste batzuek asko sufritzen dute hamar gradutik behera. Lehenengoen artean, erresistenteen artean, ilarrak edo porruak daude; bigarrenen artean, batere ondo ez daramatenen artean, ordea, perrexila, albahaka, piperra, tomatea…

 

Baliteke geure hiri-baratzea hotzetik babesteko erabakia hartzea. Oro har, laborantza guztientzat da komenigarria, hotza ondo jasaten duten landareak ere ez daudelako hobeto muturreko tenperaturak daudenean, jasan egiten badituzte ere. Egokiena, gure baratzearen tamainaren arabera hori egiterik badago, negutegia jartzea da, baina, agerikoa denez, aukera hori ezin da terraza edo balkoi gehienetarako erabili. Gure premietara egokitzen diren irtenbideetan pentsatu beharra dago.

 

Laborantzako tunelak “zentzuzko” negutegiak dira funtsean. Izozteak ekiditen dituzte, elurteetarako babesa dira, argiari uzten diote sartzen, erraz muntatzen dira eta aise egokitzen dira espaziora. Aurretiaz muntatutako arkuen bidez daude fabrikatuta, eta, haien gainean, film gardena jartzen da. Horrez gain, geure etxean eraikitzeko tutorial onak daude Interneten. Modelo asko eta zenbait tamainatakoak daude.

 

Oraindik ere tunela irtenbide handiegia edo deigarriegia bada, tapaki termikoak aukeratuko ditugu. Haiei esker, landareek arnasa hartzen dute, hezetasunari eusten diote eta hotzetik daude babestuta.

 

Irtenbide onak daude banakako landareak babesteko; esate baterako, bost litroko txanbilaren oinarria ebakitzea, landarearen inguruan jartzeko. Tapoia goizez ireki eta gauez itxi ahal izango da.

 

Era berean, komenigarria da lurzorua babestea, eta, horretarako, sustraiak babesten dituen lur-estalkia edo lurrustela jartzen da. Honako hauxe erabili daiteke prestatzeko: lastoa, hosto lehorrak, kotoizko edo artilezko ehunak, belar ondua, azala, kartoia…

 

© Zainduzaitez, Bilbao 2022. Lege-oharra

(Visited 37 times, 1 visits today)