CASTELLANO

 
Egutegiak dituen egunak baino oroigarrizko askoz ere egun gehiago daude, baina Nazio Batuen babespeko Elikaduraren Mundu Eguna oso-oso garrantzitsua da, gogora dakarkigulako elikatzea banakako eta maila globaleko erantzukizun-ariketa dela.

2021ean, bigarren edizioa egin da, eta gure gizarteek jasandako eta Covid-19aren osasun-krisiak areagotutako hauskortasuna nabarmendu du: atzeraldi ekonomikoa (horren ondorioz sortutako txirotasuna) eta elikagaiak ekoizteko eta banatzeko sistemen aldaketa. Bi arazo horiek ez ezik, baliabideen banaketa txarra eta alferrik galdutako elikagaien dimentsio handi-handia ere hartu beharko ditugu kontuan.

Jaten dugun elikagai bakoitzak aztarna dauka ingurumenean nahiz uretan. Herritarren betebeharra da alferrik galtzen den soberakina ahalik eta gehien gutxitzea.

Elikadura osasungarriagoak eta jasangarriagoak diren formatuetarantz bilakatzen da, eta aldaketarako tresna izan daiteke gure osasunaren eta planetaren osasunaren onurarako. Horrez gain, ezin dugu nahikoa premiazkoa den beste dimentsio bat alde batera utzi: euren gosea asetzerik ez duten pertsonak, milioika pertsona, daude munduan.

FAOko “Munduko Elikaduraren Segurtasunaren eta Nutrizioaren Egoera” txostenean zenbatesten denez, gaur, argitalpen hau irakurtzen denean, 800 milioi lagunek baino gehiagok ez dakite zer jan ahal izango duten edo jan ahal izango duten.

Osasuntsu jan dezagun; alferrik galdutako elikagaiak murriztu ditzagun; elikagaien ekoizpena eta banaketa hobetu ditzagun, segurtasunez eta nahikoa eskuratzen direla bermatzeko. Faktore horiek guztiek lotura sakon-sakona dute euren artean.

 

© Zainduzaitez, Bilbao 2021. Lege-oharra

(Visited 29 times, 1 visits today)